martes, 21 de abril de 2020

TESTURA GRAFIKOAK EGITEKO TEKNIKAK

Hona temen testura grafikoak egiteko zenbait teknika:

Estanpazioa: esponja, tapo edo beste objetu batzuk erabil ditzakegu, margoan buzti eta soberan dagoena erretiratu ostean, paperaren gainean presionatuz arrastoa uzteko.




Arrastea: euskarriaren gainean margoa aplikatu eta egur edo kartoi zati batekin arrastatzean datza.




Dripping: testura lortzen da, brotxa edo agindun eskuila batekin margoa proiektatzean. Hona hemen dripping-a simulatzeko web orri bat




Puztea: ur-koloredun tanta bat euskarrian ipini, eta lastotxo batez putz eginez tanta desplazatzean datza.





Gatza: onena aldez aurretik buztitako euskarri baten gainean lan egite da. Honi margoa aplikatzen zaio, eta sikatu aurretik gatza gehitzen zaio.




Paperaz sikatzea: euskarri umelaren gainean margotzen badugu, testurak lor ditzakegu, paper xurgatzailearekin presioa egiten badugu margo apur bat kentzeko.




Marmoleatua sukaldeko paper edo plastikoarekin: papera umeldu ondoren, margoa aplikatzen dugu. Sikatu aurretik, gainazala sukaldeko paper edo plastikoarekin estaltzen dugu eta sikatzen uzten dugu, gainazala piskat ximurtuz. Papera sikatu ostean, plastikoa kendu behar da.