jueves, 3 de diciembre de 2020

OINARRIZKO TRAZU GEOMETRIKOAK

ZUZENKI BATEN ERDIBITZAILEA


ZUZENKI BAT ZATI BERDINETAN BANATZEKO TALESEN TEOREMAN OINARRITUTA



ANGELU BATEN ERDIKARIA





martes, 1 de diciembre de 2020

KONPOSIZIO HOMOGENEOAK: DENBORAPASAK

Hona hemen ikasleek eginiko konposizio homogeneo batzuk. Ea izkutuko objetua topatzeko gai zareten. 

ZORIONAK!! Lan bikainak egin dituzue












lunes, 25 de mayo de 2020

KOLOREA: NAHASKETA KENGARRIA

Nahasketa kengarria egiteko, kolore pihmentuak erabili behar dira Horrela deitzen, zaio, kolore bakitzak argitasuna kentzen diolako osotasumari.
Klikatu onderengo estekan:
Nahasketa kengarria egiteko simuladorea

martes, 21 de abril de 2020

TESTURA GRAFIKOAK EGITEKO TEKNIKAK

Hona temen testura grafikoak egiteko zenbait teknika:

Estanpazioa: esponja, tapo edo beste objetu batzuk erabil ditzakegu, margoan buzti eta soberan dagoena erretiratu ostean, paperaren gainean presionatuz arrastoa uzteko.




Arrastea: euskarriaren gainean margoa aplikatu eta egur edo kartoi zati batekin arrastatzean datza.




Dripping: testura lortzen da, brotxa edo agindun eskuila batekin margoa proiektatzean. Hona hemen dripping-a simulatzeko web orri bat




Puztea: ur-koloredun tanta bat euskarrian ipini, eta lastotxo batez putz eginez tanta desplazatzean datza.





Gatza: onena aldez aurretik buztitako euskarri baten gainean lan egite da. Honi margoa aplikatzen zaio, eta sikatu aurretik gatza gehitzen zaio.




Paperaz sikatzea: euskarri umelaren gainean margotzen badugu, testurak lor ditzakegu, paper xurgatzailearekin presioa egiten badugu margo apur bat kentzeko.




Marmoleatua sukaldeko paper edo plastikoarekin: papera umeldu ondoren, margoa aplikatzen dugu. Sikatu aurretik, gainazala sukaldeko paper edo plastikoarekin estaltzen dugu eta sikatzen uzten dugu, gainazala piskat ximurtuz. Papera sikatu ostean, plastikoa kendu behar da.



lunes, 17 de febrero de 2020

jueves, 9 de enero de 2020

ARTEAREN BITARTEZ BELDURRAK UXATZEN

Guztiok dauzkagu beldurrak, gizakiok berezkoa daukagu beldurra sentitzea. Jarduera honekin beldur hoiek uxatzen saiatuko gara eta haietaz zerbait positiboa ateratzen. Hasteko, beldurrarekin erlazionatutako bi abesti entzungo ditugu, gaia modu ludiko baten hasteko eta dramatismoa kentzeko.



Jarraian, bakoitzak dituen beldurrak idatziko ditu, eta esanguratsuena marrazki baten bitartez adierazten saiatuko da.